XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTTON.- Tira, Ixa, baina zein animalik egiten du kia, kia, kia... zu horrenbeste ikaratzeko?

Pentsa ezazu piska batean.

IXABEL.- Ez dakit, baina bihotza bere lekutik aterako didazu, babu alena!

Eta berriz horrelakorik egiten badidazu...

ANTTON.- Tuntuna nirea!

Berriz ere Antton bere lekura joango da eta Ixabel egongelaren erdian farrez geratuko da.

IXABEL.- Harrez gero kia, kia egin eta farregurea ateratzen zait, baina momentuan akabatuko zintudan.

Nori bururatzen zaio, kia, kia...

Momentu horretan telefonoak joko du.

Eta Ixabel izutu egingo da.

IXABEL.- Ajentziako neska izango da... (ez da telefonoa hartzera ausartzen)

...Lasai, ezin dudala joan esango diot eta kito, bestela deika eta deika ibiliko da.

Bai, nor da?

Nor da?

Eli!!!

Zer moduz zaude, maitea?

Ondo, seguru?

Bai, bai, oso ondo, beno komeria askorekin baina ondo.

Jaso al duzu gutuna?

Ba orduan jakingo duzu zer gertatu den, ezta?

Bai, ikaragarria, bai, faena haundia da, bai, pena haundia... baina tira!

Esplikatzen nizkizun, ezta?

Bai, ba... hori da, bai.

Lehengoa?

Ilunegia zen.

Baina... bigarren hori, bai, azkenean hori (...)